Feb
25
Maria eta Irene ;) Lichiiiii!!
Guardado en Sin categoría
Ba, aurtengo elkartrukia ondo doie ta ondo amaituko dala uste dogu.
Gure ustez, hobe da bariku baten etorri biherrien alemanak, etortzia astehelen baten, aukiteko astia ezagutzeko ta asteburua euregaz pasetako behin konfiantza hartuta dekogula.
Irene:
Níre korrezpondentiaz (Carolin) esan ba hasieran lotsatuta zauela, normal denez, baina gero ta konfidantza gehiau hartu dauela, ta oin frigorifikora ta dana doie bera bakarrik ta gehiau hitzegiten dauela. Argazki pillua ateratzen dauz, etxiana, pestronena, gauzena,….. ta hotz asko zelan esaten dan ondo ikasi dau. Nik be beragaz alemana ikasikot, hitz batzuk apuntau nebazen , ta barre batzuk bota giñuzen.
Maria:
Nere partetik, oso esperientzia ona izen da elkartrukia. Aurreko urtien be Peineko beste neska bat etorri zan etxera: Ronja. Primeran pasa neban aurreko urtien, ta oingua be, ez da motz gelditu. Nahiko ondo eramaten naz nere korrespondientiaz(Juliane), hori bai, denbora asko edo gehiegi pasatzen dau komunian!!!!! Horretaz aparte, leku askotara eraman dotzegu: Mundaka, Axpe, Tope, San Juan de Gaztelugatxe… Hala ta guztiz be, ustot berak nahiago dabela dantzan lagunekaz ibiltia; baina hori be ein dogu. Ondo pasau dogu elkarrekaz, ta espero dot hara juten nazenian be hala izetia. Lehenengotan ez zeban asko hitzegiten, baina uste dot geroz ta konfiantza geixau hartzen gauzela. Itxi eingo dotzet idaztiari, bestelan Irenek hil eingo doztala!!!
Alemanek, hitz asko erakutsi dozkuez ta eurak asko ikasi dabez be, baina ez ikasi biharrekuak!! Oso mutil wapuak etorri die aurten….. aleman guztiak olakuak badie, gu biok alemaniara goiez bizitzen!! Txarrena da Ausgburg-ekuak ez doguzela berriz ikusiko……. ( edo bai?)
Gure ustez, eraman biherko zozkuen Elorrioxoko danoi leku berdiñera, olan hobeto pasauko ginun. Aber posible dan alemaniara goiezenien, danok leku berdinien topetia (eskolantzako indirecta).
Beste barik, hau da dana. Espero dogu esperientzia hau berriz errepikatzia.
Tschuess, Ich liebe euch!!
Maria ta Irene!
Good bye!
